XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XII

Lukax eta Benita

BENITA: (Agertzen da etxe barnetik bigarren atetik).

Kaixo, On Lukax...

Goiz etxeratu zara gaurkoan.

LUKAX: Bai. Nekaturik naiz, goizean egin dudan ibilaldiarekin eta lehen bait lehen oheratzea hobe izango dut.

BENITA: Nahi al duzu kafetxo bat hartu oheratu baino lehen?

LUKAX: Hartuko nuke, bai.

Baina, ez dizut lanik eman nahi..

Ekarri zaidazu mesedez ur pittin bat, egunero bezala pastila hartu dezadan, edo bestela ez dut gau guztian begirik itxiko.

BENITA: Berehala ekarriko dizut...

(Mahai gainean den tazatxoa hartuz).

Kafetxo bat ere bai, bide batez.

LUKAX: Kafearen ordez, kafesnea ekarri zaidazu orduan..

BENITA: Nahi duzun bezala, On Lukax.

(Alde egiten du etxe barnera lehen atetik).

LUKAX: (Bakarrik gelditzean).

Ez diat ostatu txarra aukeratu.

Orainartean izan dudan onena dudarik gabe.

Bertako giltza patrikan, nahi dudan ordua etxeratzeko...

Jan, nahi dudan bezala...

Neskatxa hau, edozertarako prest.

Ai, gazteago banintz!

Nagusia eta etxekoandrea ere, ez nolanahikoak...

Eta guztia, ia ezerezean.

Kostatu behar zaidak bapo, beste bat honen erakoa aurkitzen.

Baina, noizbaiten berriro honuntz bihurtzen banaiz, hemen nauk...

BENITA: (Agertzen da etxe barnetik lehen atetik, (...)).